Prestakuntzaren bidezko integrazio proiektuentzako Repsol Fundazioaren 100.000 euroko laguntza lortzeko azken egunak

Repsol Fundazioaren "Tu proyecto cuenta. Rompiendo Barreras" lehiaketan parte hartzeko azken egunak.
Datorren maiatzaren 6an Repsol Fundazioaren Tu proyecto cuenta. Rompiendo Barreras lehiaketan izena emateko epea amaitzen da. Saria 100.000 euroko laguntza ekonomikoan datza, ezgaitasunen bat daukaten pertsonen gaitze pertsonala eta profesionala hobetzen dituzten gizarte proiektu bat edo batzuk garatzeko.

Egitasmo honi esker, berrikuntzaren aldeko apustua egingo da ezgaitasunen bat daukaten pertsonen trebetasunak garatzera, autonomia pertsonala sustatzera eta gaitasunak hobetzera bideratutako proiektuetan, betiere prestakuntzaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea luzatu ondoren, erakundeek Repsol Fundazioaren webgunean dagoen inprimakiaren bidez bidali ditzakete beraien proiektuak, maiatzaren 6rarte.

Eskaerak jasotzeko epea bukatu ondoren, ebaluazio prozesua hasiko da. Lehenengo fasean, bost entitate kolaboratzaileek guztira 13 proiektu aukeratuko dituzte. Aipatutako entitate kolaboratzaileak Ezgaitasunerako Enpresen Elkartea (AEDIS), Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa daukaten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE), Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioa (CNSE), Pertsona Gorren Familien Espainiako Konfederazioa (FIAPAS) eta Feafes Enplegua Elkartea (osasun mentalaren elkartea) izango dira. Bigarren fasean, gaian inplikatutako entitateetako kideek eta aditu aholkularien talde batek osatutako diziplina anitzeko epaimahaiak hamahiru proiektu horiek ebaluatuko ditu; irabazlea proiektu bakarra edo proiektu batzuk izan daitezke.

Informazio gehiago, hemen.

Parte hartu, hemen.