Repsolek 572 milioi euroko mozkin garbi doia eskuratu du

Repsolek 572 milioi euroko mozkin garbi doia eskuratu zuen 2016ko lehenengo hiruhilekoan; iazko aldi berean, ordea, 928 milioi euro lortu ziten. Azken zenbateko horretan, 500 milioi euroko aparteko finantza-emaitzak gehitu ziren, YPFren desjabetzea kobratu ondoren konpainiak dolarretan zuen posizioaren ondorioz eraginda. Gainera, zenbateko hori Talisma eskuratzeko erabili zen.

EBITDA CCS kalkulatzeko aintzat hartu da inbentarioren balorazioa birjartze-kostuaren arabera eta, 2015eko lehenengo hiruhilekoari dagokionez, %6 hazi eta 1.242 milioi eurora iritsi zen.

Azken hilabeteetan ezarritako eraginkortasunerako eta aurrezteko neurriei esker, nahiz eta gordinaren prezioak baxuak izan, Repsolek emaitza positiboa izatea lortu du. 2015. urteko lehenengo hiru hilabeteekin alderatuz gero, emaitzek hobera egin dute, bai Upstream arloan (esplorazioa eta ekoizpena), bai Downstream arloan (birfintzea, kimika, marketina, tradinga, PGLa eta Gas & Power).

Hiruhilekoan, Brent upelaren batez besteko prezioak merkatu egin ziren azken 12 urteetako minimoetan kotizatzeraino (26,21 dolar upel bakoitzeko otsailaren 11n). Urtarriletik martxora, Brent upelaren batez besteko prezioa 33,9 dolarrekoa izan da, aurreko urteko aldi berean baino %37 merkeago, alegia.

Testuingurua hori bada ere, esplorazio eta ekoizpen arloak mozkin garbi doia 2070 milioi euroan hobetu zuen 2015eko lehen hiru hilabeteei dagokienez, eta ekoizpena eguneko 714.200 petrolio upelen baliokidera (pub/egun) igo zen, aurreko ekitaldiko aldi berean lortutakoaren bikoitza.

Beste alde batetik, Downstream arloko emaitza garbi doia %4 hazi zen birfintzearen arloak izandako sendotasunaren eta kimikaren arloak izandako jarrera onaren laguntzaz, non garatutako eraginkortasun planek sektore horretako ingurua nabarmen hobetzeko aukera eman zuten.