Area hondartza, bikain

Area hondartza.
Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, Areako hondartza egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina delarik.

Aztertutako 21 hondartzen artean, Areak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa ezin hobea da, beraz, bainu guneak egoera onean daude, beraz bainua librea da.

Gogoratu beharra dago, Areak Kalitateko ISO 9001/2008 eta Ingurumen-kudeaketako 14001/2004 UNE ziurtagiriak dituela 2003 urtetik geroztik. Horrek, oporretaz disfrutatzeko Bizkaiko hondartzarik onenetarikoen artean kokatzen du.