La Arena Hondartza, burdinazko mineralez gorritutako hareatza bitxia

La Arena Hondartza 1967an.
La Arena Hondartzaren erabiltzaile guztiek badakite bertako area gainean jartzen zaion guztia tindatzen edo gorrizten duela (toailak, oinak…), baina guztiek ez dakitena da horren arrazoi edo zergatia: Somorrostroko burdin meategien ustiaketa XIX mendetik hamarkadetan zehar, Petronor Muskizen eraiki baino lehen.

Muskizko La Arena Hondartza, Pobeña eta Kobaroneko gunea Bizkaiko meatze denboraldiko lekurik adierazgarrienetarikoa da, non mende bateko historia islatzen da. 1859 herriko lehen meategia erregistratu zen, 1868tik beste lau. Geroztik ekoizpena eta mearen esportazioa Pobeñatik Ingalaterrara etengabekoa izan zen.

Pobeñako meategien ustiapena eta mearen garbiketa hamarkadetan zehar Barbadun Ibaia burdin materialez bete zuten, gainera bere ura arrea beheratzen zen jadanik Kotorrion zegoen beste meatze ustiapena zela eta. Korronte gorrixka guzti horrek La Arena Hondartzan isurtzen zen, bertako area kolore horietan tindatuz. 1967 urtetik aurrera, gutxi gora behera, gunean meatze jarduera amaitu zen eta Barbadunen urak, eta hondartzako ezkerraldea, garbitzen eta iragazten joan zen, ur horren kalitate ona bitarteko, bere kolorea berreskuratuz. Hala ere, La Arenako eskumaldean, Zierbenako herriarena dena, hauts gorrixka mantentzen da oraindik, Somorrostroko burdin meategien ustiapenaren aztarna.

Bideoa, hemen.