2017ko egutegia osatuko duten argazki finalistak baditugu!

Argazki Lehiaketaren kartela.
Petronorren 2017ko egutegia osatzeko argazki txapelketan aukeratuak izan diren irudiak baditugu. Azkeneko fasea hasiko da orain, zeinetan hiru irudi irabazleak aukeratuko dira. Azaroaren 10erarte daukazue zuen gustukoena bozkatzeko.

Petronorrek urtarrilean abian jarri zuen 2017ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Bere Facebookeko orri korporatiboaren bitartez, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako bizilagunek boluntarioen lanaren inguruko argazkiak eta haien herriko bazter ederren irudiak bidali zituzten.

Txapelketaren hasieratik jasotako argazki guztien artean epaimahaiak 2017ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu ditu; Benigno Perez, Saioa Antoñana, Joseba Citores, Aritz Tabuyo, Alejandro Saez de Diego eta Jose Ramon Gonzalezenak, hain zuzen ere. Orain azkeneko faseari hasiera emango zaio, seien artean, txapelketaren irabazleak aukeratzeko. Garaileek Smartboxa jasoko dute opari gisa. Bozketa azaroaren 10ean itxiko da, eta irabazleen izenak 14an ezagutaraziko dira.

Bozkatu, hemen.