Alberto Iturralde, Athletic Club-Real Sociedad derbirako sarrera bikoitzaren irabazle

Alberto Iturralde.
Alberto Iturralde, pasa den igandean San Mamesen izandako, Athletic Club-Real Sociedad partidurako sarrera bikoitzaren irabazlea izan zen.

Petronorrek urrian zehar, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean, pasa den igandean San Mamesen izan zen, Athletic eta Errealaren arteko derbiaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatu du. Alberto Iturraldek zozketan parte hartu eta irabazi egin zuen.

Alberto bere semearekin joan zen partidura eta oso pozik aurkeztu zen sariagatik, hurrengoa azpimarratuz: “Petronorrek egiten dituen zozketa hauek oso onak dira. Sari bikaina da”.