Andreu Puñet: “Petronorrek findegirik lehiakorrenetarikoa izan nahi du”

Andreu Puñet Radio Euskadin.
“Petronorrek munduko findegirik lehiakorrenetarikoa izateko helburua planteatu du, eta segurtasun- eta jasangarritasun-erronkei aurre egingo dien Europako findegien % 25eko multzoan dago. Testuinguru horretan, haren historiako etenaldi teknikorik luzeena egin du, eta 49 milioiko hobekuntzak egin dira: mantentzean (23 milioi euro), inbertsio eta berrikuntza teknologikoetan (26 milioi euro)” adierazi du Petronorreko kontseilari delegatu den Andreu Puñetek Dani Álvarezek Radio Euskadin egin dion elkarrizketan.

Petronorrek ohiko findegi bat baino gehiago izan nahi du, eta energia alorreko enpresa dibertsifikatu bilakatu nahi du. Nolanahi ere, badaki transatlantiko (Bizkaiko ogasunean ekarpen handiena egiten duena) handia dela, gurutzaldi-abiadura handia daukala (940 langile dauzka, 1000 kontratista eta eragina daukan inguruan 6200 lanpostu sortzen ditu), baina, aldi berean, badaukala bizkor mugitzeko gaitasun mugatua findegirik onena bilakatzeko eta negozio aukera berriekin berrikuntzan aritzeko.

Horretarako, ez du nahikoa lan dibisio bat sortzearekin, aitzitik, enpresa berri bat eraikitzen ari da: Petronor Berrikuntza. Horren helburua da “berrikuntza irekia” kontzeptuak barne hartzen duena sustatzea, eta Zientzia eta  Teknologiaren Euskal Sarean, ingurune pribilegiatuan, ikerkuntzarako aukerak sortzea. Eusko Jaurlaritzak jada I+G enpresa unitate akreditazioa eman dio enpresa berriari, 2017rako 15 milioi euroko aurrekontua dauka, eta datorren hiru urteetan gutxienez 15 ikertzaile kontratatzeko konpromisoa hartu du.

Elkarrizketa entzun, hemen.