El Pobaleko Burdinolak bere ateak zabaldu dizkio Errementari luzemetraiaren filmazioari

Errementari luzemetraiaren kartela. Argazkia: El Pobaleko Burdinola.
El Pobaleko Burdinola da Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak bere lehen luzemetraiaren –Errementari- filmaziorako aukeratu duen eszenatokietako bat. Grabazioak Muskizen hasi ziren pasa den astean eta 15 egunetan zehar luzatuko dira.

Jose Miguel Barandiaranek 1903an berreskuratu zuen Patxi Errementariaren ipuinaren moldaketa zinematografikoa da. El Pobaleko Burdinola Patxi Errementari bakartiaren eta, ustez, arriskutsuaren, lantokiaren barnealdea izango da. Istorioa Arabako herrixka batean garatzen da, 1842. urtean, karlismo garaietan.

Filmazioa, Gipuzkoa eta Arabatik igaro ostean, Muskizen jarraituko du orain, Jose Ramon Argoitia eta Kandido Uranga antzezleekin, besteak beste.