FCCko konpresore berrien abiaraztea

Petronorrek jakinerazi nahi du atzo ezin izan zirela FCC Unitateko konpresore berriak abian jartzeko frogak hasi. Horregatik, gaurtik aurrera egingo dira eta bihar, ostirala, jarraituko dute.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.