Isuria kontrolpean Itsas-terminalean

Gaur, goizeko 10:00ak baino lehenxeago, hainbat  hidrokarburo ontziz aldatzen ari zirela, 10 litro baino gutxiagoko isuria eman da. Hala ere, berehala bildu ahal izan da, aldez aurretik ezarritako itxituren barruan.

Ohiko protokoloa ezarri da eta, garbitzeaz gainera, Portuko Agintaritzari zein gainerako agintari eskudunei jakinarazi zaie.