Petronorrek bere historiako etenaldirik handiena hasiko du gaur

Petronorrek Etenaldi Orokorra hasiko du gaur, Koke Plantari, 2. zenbakiko Findegiari eta Bihurketa Eremuko Huts Unitateari eragingo diena, eta bai garrantzi txikiagoko eta atxikitako beste unitate batzuei ere. Guztira, etenaldiak Muskizko instalazioen hiru laurdenetan izango du eragina, eta, ordu/gizon terminoetan, 1968an enpresa gisa sortu zenetik, Petronorren historian egin den etenaldirik handiena izango da.

Enpleguaren eta jarduera ekonomikoa sortzearen ikuspegitik, 55 enpresa inguru kontratatuko dira, eta haiek, lan desberdinak egin ahal izateko, egunean 1.000tik gora langile jarriko dituzte Petronorren agindura. Hain zuzen, zenbait egunetan 2.000 langile ere izango dira. 55 enpresa horietatik, gutxi gorabehera, %50 Euskadikoak dira. Langile guztiek, bai Petronorreko ohikoek bai eta aldi baterakoek ere, berariazko prestakuntza hartu dute segurtasun arloan.

Findegiak antolaketa lan handi eta bizia egin du aurretik, eta, besteak beste, aparkaleku berriak egokitu dira Petronorren lursailetan. Horrez gain, garraio kolektiboa prestatu du, bertako langileak ibilgailu pribatua erabiltzera behartuta ez egotea errazteko, erraztasunak eman ditu geldialdian hornitzaile izango direnek ere errazteko garraio kolektiboa euren langileen artean eta aurreikusita du Muskizko Area hondartzan aparkaleku alternatiboa jartzeko 5.000 metro koadro baliatzeko baimena lortzea.

Halaber, tokiko administrazioekin eta ostalaritzaren arloko elkarteekin bildu da. Inguruko jatetxeetan, guztira, 50.000 menu ematea espero dute, eta Petronorrek horretarako beste hainbeste banakako mahai zapi prestatu ditu, geldialdiari aipamena egiten diotenak.

Horrez gain, informazioa emateko 12.000 eskupaper argitaratu dira, aparkalekuetara iristeko 2.500 kokapen plano, geldialdiaren logotipoa duten 2.000 bolaluma, informazio plakak eta beste euskarri batzuk, hala nola inguru horretako Bizkaibusen markesinetan jartzeko kartelak.

Beste alde batetik, newsletter edo informazio buletin bat egiten da bi egunetik behin, Petronorren webgunean argitaratuko dena, geldialdiari buruzko informazioa eta unean uneko albisteak emateko.

Guztira, 49 milioi euro inguruko aurrekontua beharko da, eta haietatik 23 milioi geldialdiaren beraren berariazko mantentze-atalerako beharko dira eta beste 26 milioiak berrikuntza teknologikoko inbertsioei egokituko zaizkie.

Prentsa Oharra, hemen.