Repsol Mas Petronor txartel berria lortu ezazu

Repsol Mas Petronor txartela berria lortu ezazu.
Findegiak Repsol Mas Petronor txartel berria atera du, Travel Club programari lotua. Txartel honen bidez Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideek Repsol erregaietan deskontuak izango dituzte eta baita Travel puntuak ere.

Txartel berri honi esker Findegiaren auzokideek (Abanto, Muskiz zein Zierbenako biztanleek eta zehazki 48500, 48508, 48509 eta 48550 posta-kodeetako egoiliar guztiek) erregaietan litroko 3 zentimoko deskontua izango dute (5 zentimokoa Premium bada), Petronor, Repsol eta Campsa-ren Bizkaiko gasolina-zerbitzugune guztietan; era berean, litroko zentimo 1eko deskontua izango da Taldeak Estatuan dituen zerbitzuguneetan ere. Repsol Mas Programaren abantaila guztiak eskura izango dituzte (eskaintza pertsonalizatuak, doaneko auto-garbiketak, zinemarako sarrerak, erosketetan beherapenak…).

Horrez gainera, Travel Club puntuak lortu ahal izango dira bai Repsol Taldearen gasolina-zerbitzugunetan baita programa babesten duten enpresa guztietan ere. Doako txartela da, inolako kuotarik gabekoa.

Azpimarratu beharra dago txartel horren erabiltzaileak “Petronorren Auzo-elkartearen”  kideak izango direla, promozio bereziak eskainiko dituen eta zozketa bereziak antolatuko dituen topagunearen kideak alegia.

Txartela eskatu, hemen.