Abanto, Muskiz zein Zierbenako alkateak Etenaldiari buruz informatu dira, Petronorren

Maite Etxebarria, Iñigo Ortuzar, Andreu Puñet, Jose Ignacio Zudaire, Pedro Boyra, Borja Liaño eta Emiliano Lopez Atxurra, gaur goizean, Petronorren.
Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Iñigo Ortuzar, hurrenez hurren Abanto-Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako alkateak, gaur goizean Petronorren izan dira FMUaren Etenaldian egiten ari diren lanez informatzeko.

Alkateak Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentearekin, Andreu Puñet kontseilari delegatuarekin, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariarekin eta Pedro Boyra Fidagarritasun zein Mantenu zuzendariarekin izan dira. Boyrak Etenaldiaren garapenaren eta egindako inbertsio teknologiko zein lan garrantzitsuenen berri eman die.

Inguruko agintariek interes berezia agertu dute Etenaldiak euren udalerrietan eta eskualdean izaten ari duen eraginari buruz. Hain zuzen ere Petronorrek 55 bat enpresa kontratatu ditu Etenaldian hainbat lan egiteko, horietatik %50 Euskadikoak.

Zazpi bat asteko lanen ostean, Petronorrek estreinatuko du berriro planta, bertako instalazioak aztertu eta berritu ondoren. Hori guztia, bermatu ahal izateko findegia abangoardian egongo dela, ez bakarrik ikuspuntu teknikotik, baita segurtasunaren eta ingurumenaren aldetik ere.