Euskal Herriko Etnografia Atlasa digitalizatzeko proiektuaren aurkezpena eta sinaketa

Astelehenean, hilak 20, goizeko 11:15etan, Labayru Fundazioak eta Petronorrek Euskal Herriko Etnografia Atlasa digitalizatzeko proiektua aurkeztu eta sinatuko dute. Petronorren egoitza kokatuta dagoen Muskizko Muñatoizko Jauregian izango da, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia tarteko.

On Jose Migel Barandiaranen ekimenez osatuta, Euskal Herriko Etnografia Atlasa, Etniker taldeek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan zehar egindako ia lau hamarkadako landa-lan trinkoaren emaitza da.

Bilduma erraldoi honek 7.000 orrialde eta 2.500 irudi ditu 8 liburukitan banatuta, eta digitalizazioari esker, edonoren eskura egongo da Interneten bidez.

Hitzarmena Labayru Fundazioko eta Petronorreko presidenteek sinatuko dute, Adolfo Arejitak eta Emiliano López Atxurrak, hurrenez hurren, eta bertan izango dira Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta Ander Manterola, Euskal Herriko Etnografia Atlasaren zuzendaria.