Kazetari zein argazkilariek FMUaren Etenaldia bisitatu dute

Kazetari zein argazkilariak Pedro Boyra eta Jose Ignacio Zudaireren azalpenak entzuten.
Argazkilari zein kazetariek Petronor bisitatu dute gaur Findegiaren instalazioak eta Etenaldiaren gunea gertutik ezagutzeko asmoz. Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria haiekin izan da.

Ondoren, Pedro Boyra Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariak Etenaldia ze momentuan dagoen eta bere garapena azaldu die. Jarraian kazetari guztiek BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin)  jantzi dira findegian zehar bisitaldia hasteko.

Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria gidari, Petronorren instalazioak bisitatu dituzte eta hainbat geldialdi egin, Koke Planta eta bere Kontrol Gela ikusteko, adibidez.