Nikolay Marinov: “FFC unitateko konpresore berrien proiektuaren abiaraztea oso ona izaten ari da”

Nikolay Marinov.
Petronorrek 22,833 milioi euro inbertitu ditu FCC unitateko (cracking katalitiko) bi konpresoreak berritzeko. Ingurumenari dagokionez, inbertsio hori 2011n Petronorrek koke-instalazioa (URF) ireki zuenetik Euskadin egin den handiena izan da.

Makina berri horiek –MAN Diesel & Turbo Alemaniako enpresak fabrikatu ditu–  teknologia berriak eta azken belaunaldiko kontrolak dituzte, eta fidagarritasuna asko hobetuko dute. Izan ere, mantentze-kostuak asko murriztu eta gorabeherak txikiagotuko dituzte.  Gainera, bertsio horrek energia-kontsumoa urtero 36.000 FOE (fuel-olio baliokidea) baino gehiagoan murrizteko aukera emango du. Horrek esan nahi du atmosferara doazen CO2-isurtzeak 80.000 tona baino gehiagoan murriztuko direla urtero.

Eraikitze-lanei aurreko urteko otsailean eman zitzaien hasiera, eta dagoeneko amaitzear daude, etenaldi orokorraren bitartean. Motorrak probatu ostean, aurreikusi da hilabete honetako erdialde aldera abiaraziko direla.

Nikolay Marinov bulgariarra muntaketa- eta mandatari-prozesu hori gainbegiratzen ari da. Nikolay ekipo eta makina birakarietan aditua den ingeniari mekanikoa da. MAN Diesel & Turbo enpresarentzat egiten du lan, hain zuzen, konpresoreak abiarazi bitartean Petronorren egongo den enpresarentzat.

Nikolay lehen aldiz dago Petronorren, eta, esan duenez, “kooperazio hau oso positiboa eta ona izaten ari da. Dena ondo doa, plangintzari jarraikiz”. Gainera, findegiko segurtasuna oso ona dela nabarmendu du: “Petronorren segurtasuna sinplea da, baina oso eraginkorra. Oso findegi gutxitan ikusi ditut arau sinple eta eraginkorrak. Abenduan iritsi nintzenetik, ez dut istripurik edo segurtasunarekin lotutako okerrik ikusi. Langile guztiek jarraitzen dituzte arauak, denek betetzen dituzte eta segurtasunarekiko konpromisoa dute. Beste herrialde batzuetan arauak konplexuak dira, ulertzeko zailak, eta jendea ez dago hemen bezain kontzientziatuta”.