Petronor, merkataritza-kontratuen formalizazio digitalean aitzindari

Koldo Gonzalez de Audikana, atzo, hitzaldia ematen.
Koldo Gonzalez de Audikana Findegiaren Erosketa zein Kontratazio buruak, Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate) izandako Digitalizazio Jardunaldian, ezagutzera eman zuen atzo Petronorrek zerbitzuen hornitzaileekin duen merkataritza kontratuen formalizazio proiektuarekin (sinadura elektronikoa) eta babesarekin izandako esperientzia, bere Sailean garatutakoa.

Petronorrek 2015eko azaroan abian jarri zuen eraldaketa digitaleko ekimen hau, Metapostarekin elkarlanean, Findegiaren Metabox sistema sortuz. Sistema honek, urte bete beranduago, 180 enpresekin 300 kontratu baino gehiago formalizatzeko balio izan du, beraien formalizaziorako bastezbesteko denbora zorrozki murriztuz, 6 astetatik 1era. Kontatu bakoitzeko formalizazio kostu totala (materialak, bidalketak, deiak, artxiboak…) 8-10 aldiz ere gutxituz.

Bere aurkezpenean, Gonzalez de Audikanak hurrengoa aipatu zuen: “urte bete beranduago ekimen berritzailea izaten jarraitzen du eta Estatuan industria mailan ezezaguna. Gainera, trakzio eredu garbia da”. Petronorren Hornitzaileen Trakzio Planaren barne dagoenez gero, bere helburu eta ildo nagusiak ere gogoratu zizkien Koldok entzuleei.

SPRIk antolatutako topaketan, Petronorrez gainera, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, Izenpe, LKS Abokatuak, Mercedes Benz eta ISEAk parte hartu zuten.