Repsolek 1736 milioi euroko mozkin garbia izan du 2016an

Repsolek 1736 milioi euroko mozkin garbia izan du 2016an, konpainiak azkeneko lau urtetan lortutako handiena. Honek bere sendotasuna zein malgutasuna islatzen du, baita gordinaren eta gasaren prezioen jaitsierari erantzuna emateko abian jarritako programaren arrakasta ere.

Konpainiak ekitaldia itxi zuen batezbesteko hidrokarburo ekoizpena eguneko 690.200 petrolio upelekoa (pub/egun) izanik. Horrek, 2015eko 558.900 pub/egun-ekin alderatuz %23ko igoera adierazten du.

Repsolen akzioaren balioa %33an handitu zen eta IBEX35-eko, baita Europako petrolio zein gas sektorearen,  igoerarik handienetakoa ere erregistratu zuen.

Repsolek 2016an bere lidergoa mantendu du Europan, merkataritza eta industria negozioen marjinei dagokionez, konpainiaren aktiboen kalitate onari, garatutako operazio hobekuntzei eta merkataritza aukeren kudeaketa aktiboari esker.