U.D. Muñatoneseko kadeteak, Euskadiko Kros Txapeldunak

U.D. Muñatoneseko kadeteak.
U.D. Muñatoneseko kadeteak Euskadiko Kros txapeldunak bilakatu dira, talde mailan, Oñatiko Aloña Mendi K.E-rekin berdinduz, eta Espainiako Txapelketarako sailkatu dira. Gainera, Oier Medina Sedano Muñatoneseko korrikalaria Euskadiko txapeldunorde gelditu da, kirol honetan.

Euskadiko Kros txapeldunak diren, U.D. Muñatoneseko kadeteek Espainiako Txapelketan parte hartuko dute, datorren otsailaren 26an, Oropesa del Mar-en (Castellon). Taldea Muskizko Mikel Baz Arcochak, Unai Baz Arcochak zein Jon Baz Arcochak, eta -Sopuertan, Euskadiko Kros txapeldunorde bilakatu den- Abantoko Oier Medina Sedanok osatzen dute.

Zorionak!