Lehiakortasunak eskatzen du: heziketa, heziketa eta heziketa

urkullu eta atxurra
Urkullu Lehendakaria eta Emiliano Lopez Atxurra, gaur goizean.
“Ingurumena, segurtasuna eta digitalizazioa zein zerbitizazioa  dira, gero eta mundu teknologiko eta konplexuago baten bizkar hezurra.  Eta erantzun bat besterik ez dago beharrezko lehiakortasun mailari eutsi ahal izateko: heziketa, heziketa eta heziketa”, aditzera eman du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, Lanbide Heziketa Duala dela-eta Eusko Jaurlaritzarekin batera sinatutako lankidetza-hitzarmenaren inguruan.

Urkullu lehendakariarekin batera, Petronorrez gainera, lankidetza-ituna sinatu dute Mondragon, DanobatGroup, Uvesco, Tubacex eta ITP enpresen buruek. Lanbide Heziketa Duala erabateko erreferentzia da Europan, ez baitzuen alferrik Petronorrek 2016ko lehen saria irabazi iaz Bruselan. Gaur egun, euskal egitarauak 1.200 ikasle biltzen ditu 700 enpresatan eta, 2020 urterako, 7.000 ikasle eta 5.000 enpresa ildo beretik  bideratu nahi lirateke.

Lopez Atxurrak amaitu du bere hitzaldia gogoratuz, Petronorrek betetzear duen erronketako bat dela “emakumearen integrazioa energia-sektorearen baitan”. Eta, horretarako, “berandu baino lehen beharrezko fruituak emango” dituztela Lanbide Heziketa Dualak eta 2008tik aurrera Petronorrek  indarrean jarritako LH beken programak.