Petronorrek aurreko igandeko inmisioen berri eman

Aurreko igandean, martxoak 26, S02-eko inmisio altuak izan ziren Petronorren, HD3 unitatean gertatutako operazio-arazoak zirela-eta, sufre berreskuratzeko plantan izandako egonkortasunik ezaren eraginez. Honen guztiaren berri telefonoz eman zitzaien, igandean bertan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari zein auzoko herri-agintariei.

Geroztik egindako ikerketaren ondotik, taxuz bidali zaio gaur Ingurumen Sailburuordetza berberari zor zaion komunikazioa. Alegia, San Juliango etxolan neurtutako inmisioak S02 mikrogramo/Nm3 bezainbatekoak izan zirela, behin-behinekoak eta batez beste orduko, hau da, legez ezarria dagoen 350 mikrogramoko mugaren gainetik.

Muga-gainditze honek ez du berez jarritako arauen hausturarik esangura, legeak 24 behin-behineko gaindiketa onartzen baititu urteko. Baina, edozein modutan, Petronorrek aitortzen du egindako akatsa, gertatuaren berri  informatu nahi du agerian, baita barkamena eskatu ere.