Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra

Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra, sekula Muskizko findegian izan den etenaldirik handiena, hain zuzen ere. Urtarrilaren 16an hasi zen, sei astebete luzez iraun du, mantenutan zein inbertsiotan 49 milioiko aurrekontuaz baliatu izan da eta, batez beste, 1500 beharginentzeko lana eskaini ahal izan du egunero, baita 2200 lanpostutara iritsi ere zenbait egunetan.

Amaitzear dauden G2 (gasolio) zein N2 (nafta) desulfuratzaileak  eta P2 (platforming) unitatea izan ezik, gainerako instalaziorik gehienak lanean ari dira normaltasun osoz. Bai, behintzat,  findegiaren funtsezko ekoizpen-lerrorik nagusienak, alegia: Kokerra,  Hutsa, 2. Gordina, FCCa, Alkilazioa, Hidrodesulfurazioa eta Kogenerazioak.

Prentsa oharra, hemen.