Sueskola Fundazioak Petronorren laguntza aintzatetsi du

Iñaki Axpe eta Alejandro Gutierrez Markel Olanorekin.
Sueskola Fundazioak Suteak Ekiditeko prebentzio, sentsibilizazio eta prestakuntza lanetan lagundu dioten agenteak omendu zituen atzo, Donostian; haien artean Petronor.

Sueskola Fundazioak 2009an hasi zuen bere jarduera. Geroztik 25.000 pertsona prestatu ditu. Fundazioa aitzindari izan zen estatu mailan teknologiarik aurreratuena erabiltzen eta suteak ekiditeko  prebentzio, sentsibilizazio eta prestakuntza lana egiten. Bere ibilbidean zehar Petronor izan du lagun, beste agente batzuez gainera.

Hori guztiagatik, patrono, laguntzaile, babesle eta bezeroen omenezko jarduera antolatu zuen atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiko tronuaren aretoan. Iñaki Axpe Findegiaren Segurtasun buruak eta Alejandro Gutierrez Suteak Ekiditeko Segurtasunaren buruak Petronorri, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko lanetan erakutsitako konpromisoagatik,  eskaini zaion aitorpena jaso zuten, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskuetatik.