Gallarta-Gallarta VIII. Zikloturista Martxa, euritan blai

aragzkia zikoturista martxa gallarta irteera
Gallarta-Gallarta VIII. Zikloturista Martxaren irteera.
Eguraldi txarra zela eta bakarrik ehun txirrindularik hartu zuten parte atzo Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren zortzigarren edizioan. “Askok irteeran egon ziren, ibilaldia hasi baino pixka bat lehenagora arte, apuntatu eta parte hartu edo ez erabakitzen, baina azkenean euriagatik ez ziren animatu”,  aipatu du Txetxu Santos, froga antolatu duen, Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkartearen kirol zuzendariak.

Petronorrek eta Muskiz zein Abantoko udalek babestutako, martxa goizeko 9:00etan hasi zen Gallartako Dolores Ibarruri Institututik. 97 kilometroko frogak iazko ibilbidea errepikatu zuen, martxaren erdian anoa-postua izanik eta lau igoerekin: Humaran, Menagaray, Humaran berriz ere eta Putxeta.

Parte hartzaileen jatorriari dagokionez, %80a bizkaitarrak izan ziren eta gainerakoak Arabarrak, Gipuzkoarra, Kantabriarrak eta Burgosekoak. Guztien artean bakarrik 3 emakumek hartu zuten parte.

Santosek hurrengoa azpimarratu du gainera: “nahiz eta atzo eguraldi txarra izan, ez dugu izan istripu ezta erorketarik ibilbide osoan zehar”.