Petronorrek 222 milioi euroko mozkin garbia lortu du

2016ko emaitzen aurkezpenen parte hartzaileak
Andreu Puñet, Emiliano Lopez Atxurra eta Jose Ignacio Zudaire 2016ko emaitzen aurkezpenean.
Petronorrek 222 milioi euroko mozkin garbia lortu du, 2015. urtean baino % 12,5 gehiago eta aurreko ekitaldietako galeretatik urrun.

Prentsaurrekoan  Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuak hurrengoa aipatu du: “zergen ondoren ekitaldiko guztizko 222,4 milioi euroko emaitza, eta 121 milioi euro zor amortizatu ahal izana, lan handiko urte bateko ondorio izan da, Petronorren 1056 pertsonen ardurari, Repsolen organizazio osoaren laguntzari, baita egunero gurekin dauden zerbitzu enpresetako 1000 pertsonei eta jardute lizentzia egunero ematen diguten auzokideei esker lortua”.

Petronorrek 2016. urtea eragiketen eraginkortasuna hobetzeko planarekin jarraitu du. Ingurune aldakor eta zalantzagarrian, ekitaldian helburua destilazio eta bihurtze gaitasunaren erabilera areagotzea izan da eta, xede horrez, aktiboen kalitatea aprobetxatu da.

Unitateetan, lorpen horietan guztietan oinarrituta, marjina unitarioa 6,72 $/bbl-n kokatu da, 3 dolar upel baino gehiago oreka puntuaren gainetik. Urtean operatibo arruntaren emaitza 267,1 milioi eurora iritsi da.

2016an zehar Petronorrek 69 milioi euroko inbertsioak egin ditu. Bere ekarpena ogasunetara, bai foru zein estatukora, 1.274 milioi eurokoa izan da, horietatik 674 Bizkaiko Foru Aldundiarentzat izan dira, hau da,  bere bilketa totalaren %10a. Inguruko udalei egindako ekarpena 5.2 milioi eurokoa izan da.

Hala eta guztiz ere, jardueran lehiakortasunaren, eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren goi maila mantentzeko egindako eta burutu beharreko inbertsioaren intentsitate mailari erreparatuz, Petronorrek emaitza horiek neurriz balioztatu behar ditu, konpainiaren ordainketa konpromisoak kontuan hartuta. Zentzu honetan, Emiliano Lopez Atxurra Findegiaren presidenteak emaitza onak direla aipatu du, hala ere, “pedalei eragiten” jarraitu behar dela esan du.

*2016ko ekitaldiaren kontuen laburpena, hemen.

*Argazkiak, hemen.