Udaberriarekin, lore-hautsa heldu da

Badago hemen lore-hautsa! udaberria
Badago hemen lore-hautsa!
Pasa den martxoaren 20an udaberria heldu zen eta berarekin lore-hautsa, askotan Findegiko sufrearekin nahastuz.

Nola ezberdindu lore-hautsa eta sufrea?

Lehendabizi, lupaz begiratzen badugu, landare jatorriko aleak sufreko kristal-aleez ezbedintzen dira. Bestalde, lore-hautsak uretan flotatzen du eta urmaelen ertzetan pilatzeko joera daukate, aldiz sufreak ez du hori egiten, ez baitu flotatzen, hondora jaitsiz.

Horregatik, ez dezagun nahastu udaberriaren agertzen den lore-hautsa Findegiko sufrearekin.