Berrikuntza teknologikoak iraultza ekarri dio oil&gas sektoreari

Arcadio Gutiérrez Espainiako Energia Klubeko zuzendari nagusia eta Emiliano López Atxurra Petronorreko zein Orkestrako Energia Katedraren presidentea.
Arcadio Gutiérrez Espainiako Energia Klubeko zuzendari nagusia eta Emiliano López Atxurra Petronorreko zein Orkestrako Energia Katedraren presidentea.
“Oil&gas sektorea XX. mendeko energiaren motorra izan da, eta ez dago iritsi zaigun laugarren industria-iraultzatik kanpo. Etorkizuna berrikuntza teknologikotik eta digitalizaziotik datorkigu”,  adierazi du gaur Petronorreko presidenteak Deustuko Unibertsitatean, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Espainiako Energia Klubak antolatutako “Energiaren muga teknologikoak: petrolioaren eta gasaren balio-kateak”  jardunaldiaren sarrerako agerraldian.

Arcadio Gutiérrez Espainiako Energia Klubeko zuzendari nagusiak itxi duen jardunaldi honetan, Francisco Vázquez Repsoleko Fintze Arloko zuzendariak parte hartu du, oil&gas sektoreko hamar bat enpresaren ordezkarien ekarpenez gain.

Horiek guztiek teknologiak “petrolioaren eta gasaren balio-kateari buruzko aurreikuspen berrietan”  duen funtsezko eragina nabarmendu dute, dagoeneko ezagutzen diren putzuen ustiapena hobetzetik hasi eta ustiapenaren eraginkortasuna, kostuen murrizketa eta produktibitatearen gehikuntza hobetzeraino.