Izaskun Moyak Athletica Madrilen ikusteko sarrera bikoitza irabazi du

Izaskun Moya.
Izaskun Moya zierbenatarra Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao partidua, datorren igande honetan, Calderonen, ikusteko sarrera bikoitzaren –hotela barne- irabazlea da.

Findegiak maiatzean zehar, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean, Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao topaketaz, lagun batekin, gozatzeko sarrera bikoitza –larunbatean hotela barne- zozkatu du. Calderonen jokatuko den azken partidua da.

Izaskunek zozketan parte hartu eta sarrerak irabazi ditu. Bere senarrarekin joango da Madrilera eta, sariagatik oso pozik aurkezteaz gainera, Petronorren zozketak honela jarraituz gero “itzelak”  direla gaineratu du.