Lazkanoren 4 liburuen irabazleak baditugu!

lazkanoren 4 liburuen irabazleak gazteluberriko irakurleen artean
Lazkanoren 4 liburuen irabazleak baditugu!
Maria Muñoz, Antonio Sacristan, David Felix Perez eta Luis Antonio Urizar dira, Petronorrek Gazteluberriren irakurleen artean, zozkatu duen “LAZKANO. Nunca podrías estar ahí”  liburuaren irabazleak.

Petronorrek argitaratu berri duen “LAZKANO. Nunca podrías estar ahí”  liburuak 300 orri baino gehiago ditu eta bertan –mende honetako euskal margolarien artean nazioarte mailan arrakastatsuenetarikoa den- Jesus Mari Lazkanoren  (Bergara, 1960) obra piktorikoaren bilduma handia, kolorez, biltzen da.

Lau irabazleek postaz jasoko dute liburua laster. Gogoratu beharra dago  zozkatu ditugun 4 liburuetatik 2 euskaraz eta 2 erdaraz direla.

Zorionak!