Petronor digitalizazioaren trenera igo da “4.0 Portura” bidean

4.0 portura bidean petronorren digitalizazioaren treneko parte hartzaileak
Javier Andres (Iparraguirre Argitaletxea), Jose Barreira (Haizea Wind), Gorka Ormaza (Bergé Marítima), Asier Atutxa (Portuko Agintaritza), Jose Angel Corres (Noatum Container), Asier Abaunza (Bilboko Udala), Manuel Nuñez (Petronor), Jon Ruigomez (Itsas Museoa) eta Iñaki Gonzalez (DEIA), atzoko jardunaldian.
DEIAren 40. urteurrena dela eta, egunkariak Portuaren iragan, oraina eta etorkizuna aztertzeko jardunaldia antolatu zuen atzo, Bilboko Itsas Museoan. Portura loturiko lau enpresen ordezkariak topaketan parte hartu zuten, haien artean Petronor, eta guztiek lehiakortasuna lortzeko digitalizazioaren trenera igotzeko beharra adierazi zuten, “4.0 Porturako” bidean.

Zentzu honetan, Manu Nuñez findegiaren Ingeniaritza eta Garapen zuzendaria “euskal ekosistema teknologiko eta industria inguru indartsutik gertu”  izateagatik pozik aurkeztu zen. Gainera, Petronorrek, enpresa berritzaile gisa, ekoizpen hobekuntzetan inbertitzen jarraituko duela baieztatu zuen.

Asier Atutxa Bilboko Portuaren presidenteak, bere aldetik, Portuaren ibilbide historikoa eta eraldaketa aztertu zituen, Portuko Agintaritzaren sendotasuna eta etorkizuneko ikuspegiak nabarmenduz.