Petronorrek Deustuko Unibertsitatearen Master Dual berrian parte hartuko du

deusto ekintzaile master duala
Deustuko Unibertsitatearen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren kartela.
Petronor Deustuko Unibertsitatearen Egitezko Ekintzailetzako Master Dual berrian parte hartuko duten enpresetako bat da. Masterraren helburua bestelako ikaskuntza prozesua eskaintzea da, lana eta ikasketak “batzen” dituena, txandakatze ereduaren bidez.

Master honek enpresa proiektu berritzaileak sortzeko eta gidatzeko aukera ematen die parte hartzaileei. Ekimena berrikuntza eta ikaskuntza ekosisteman garatzen da. Ekosistema horretan parte hartzen dute, modu aktiboan, enpresek –haien artean Petronor-, erakundeek, zentro teknologikoek eta unibertsitateak.

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala edozein esparrutako unibertsitateko tituludunei eskaintzen zaie, lan esperientzia eduki ala ez, ekintzailetzako trebetasunak hobetu nahi duten, beren erakundeetan barne ekintzailetzako proiektuak aurrera eramateko asmoa duten edo beren lanbide proiektua abian jarri nahi duten horiei.

Masterra oso erakargarria da lana, prestakuntza eta ekintzailetza batu nahi dituzten pertsonentzat. Ikasturte bateko iraupena du, dedikazio osoan.  Izena emateko epea irekita dago jada.

Informazio gehiago, helbide honetan: emprendimientoenaccion.deusto.es