Petronorrek lehen sorospenerako postu mugikor aurreratua eman dio Muskizko Babes Zibilari

proteccion civil muskiz con petronor
Amaia Nieves, Sergio Iparragirre, Alberto Vallés, Borja Alea, Urtzi Iglesias, José Ignacio Zudaire, Unai Landaburu, Pedro Serrano eta Eduardo Conde.
Petronorrek lehen sorospenerako postu mugikor aurreratua eman dio, agur goizean, Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundeari.

Pasa den urteko apirilean Petronorrek akordioa sinatu zuen udal erakunde honekin, herri segurtasunaren errefortzuan laguntzeko helburuz, Babes Zibileko boluntariotza bermatuz, prestakuntza ekimenen eta baliabide materialen hornikuntzaren bidez. “Haien lana aintzat hartu behar da, eskuzabaltasun osoz auzokideen alde lan egiten dute eta guk, ahal dugun neurrian, egin dezakegun gauzarik txikiena haiekin kolaboratzea da, kasu honetan osasun esparruan”, aipatu du Jose Ignacio Zudaire Petronorren, Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak.

Eduardo Conde findegiaren Lan Osasunaren buruak sorospenerako postu mugikor honek edozein emergentzia eta larrialdi kasuetan jarduteko prest dagoela azaldu du, “oxigenoa zentralizaturik dauka, esku-ohea eta erabateko laguntza eman dezaketen hainbat elementu”.

Unai Landaburu Muskizko Udalaren zinegotziak, bere aldetik, ekarpen honengatik eskerrak eman ditu, eta Urtzi Iglesias Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundearen Esku-hartze buruak dohaintza honek “findegiak herriaren segurtasunarekin konprometiturik dagoela” frogatzen duela esan du.