Petronorren eta Arte Ederren Museoaren arteko akordioa Alicia Koplowitzen erakusketaz estreinatuko da

Bingen Zupiria, Kultura sailburua; Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren presidentea; Almudena Ros, Alicia Koplowitz Sortaren erakusketaren komisarioa; eta Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendaria.
Petronorrek eta Bilboko Arte Ederren Museoak gaur goizean sinatu duten kontratuaren arabera, konpainia patrono gisa sartuko da Museoko Fundazioan eta Alicia Koplowitz Bilduma delako erakusketa antolatzen parte hartuko du udan. Kontratua Bingen Zupiria Kultura Sailburu eta Museoko presidenteak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak eta Miguel Zugaza museoko Zuzendariak sinatu dute.

Gaur egun Parisen dagoen “Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital Bilduma”  deritzon erakusketa BBK Aretoan eta Bilboko Arte Ederren Museoan izango da ikusgai uztailaren 28tik urriaren 23ra bitartean. Enpresari espainiarraren bilduma pribatuko 92 obrak osatzen dute, eta hauxe da jendaurrean ikusgai dagoen lehenengo aldia.

López Atxurrak argi utzi du Petronorrek “artea, kultura, hizkuntza, hezkuntza, prestakuntza eta interes orokorreko gainerako jarduerak sustatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuekin”   lankidetzan jarduteko asmoa duela, eta Kultura Sailburuak eskerrak eman dizkio Petronorri Meatzaldean egin ohi duen “eta orain Bizkaira eta Euskadira ireki den”  mezenasgoagatik.

Bestetik, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendariak argitu du Bizkaiko hiriburuan Parisko erakusketan baino 40 obra gehiago izango direla ikusgai, horien artean, Goyaren “Zelestina eta bere alaba”,  Williem de Kooning-en “Emakume eseria”  eta Alexander Calder-en “Mugikor delikatua”  (1935).

Prentsa Oharra, hemen.