Valladolideko Unibertsitateko Ingeniaritza ikasleek Petronor bisitatu dute

valladolideko injineruak petronorreko itsas-terminalean bisitan
Valladolideko Unibertsitateko Ingeniaritza ikasleak, Petronorren Itsas-terminalean.
Valladolideko Unibertsitatearen 4. zein 5. Mailako Prozesu eta Sistemen Ingeniaritzako, Ingeniaritza Elektronikoko eta ISA Ikasle Sekzioko gazte taldeak –guztiek Aurreratutako Kontrolean, Instrumentazioak eta Optimizazioan ikasketak egiten- Petronor bisitatu dute mota honetako sistemak funtzionatzen ikusteko asmoz.  

Rafa Gonzalez Petronorren Optimizazio zein Kontrol buruak haiekin izan zen eta Susana Mendiburu Programazio, Optimizazio eta Eredu teknikariak Ekoizpen Planari buruzko sarrera eskaini zien. Jarraian, Mikel Sola Optimizazio zein Kontroleko teknikariak Findegian Optimizazio eta Kontrolaren ezarpenari buruz mintzatu zitzaien.

Ondoren, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, findegiaren industria gunea bisitatu zuten, baita Itsas-terminala ere. Ibilbidearen ostean, guztiek Petronorren bazkaldu zuten.