Klasikoak, sasoi betean

1939 urteko Citroën 11
Igandean, Ibilgailu Klasikoen IV. Topaketa antolatu zen Pobeñan, arrakasta handiz antolatu ere. Garai eta estilo desberdinetako 58 turismo, Autounión kamioneta bat eta Petterbill kamioi bat, hainbat motozikletarekin batera, haien sasoirik onenean bezala agertu ziren bertara.

Sariak 1939ko Citroën 11 ibilgailu arin batek, 1962ko Seat 800 batek eta 1980an matrikulatutako Renault-12 batek irabazi zituzten. Sari berezia Petterbill kamioiak eraman zuen, izan ere, 40 urte eta 800 zalditik gorako potentzia duen ibilgailu honek makina bat lagun erakarri zituen, txiki zein handi, ibilgailuaren kontserbazio-egoera bikainari erreparatuta.

Topaketa Pobeñako ostalarien eta Petronorren babespean antolatu zen, eta izen-emateetan bildutako diru guztia Socorroko baseliza zaharberritzeko funts ekonomikoan sartuko da.