Petronorrek bulego nagusietarako eraikin berria eraikiko du 2019rako

Orain arteko Bulego Nagusiak eta atari guztia erabat eraberrituko dira
Petronorrek berariazko industria-erabilerarik ez duten instalazioak berritu eta eguneratzeko lanak hasi berri ditu. Garai berrietara egokitzeko prozesu hau konpainiaren 50. urteurrenarekin (1968-2018) bat eginez gauzatuko da neurri handi batean, eta 2019. urtean amaituko.

Proiektuak 13 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta bertan aurreikusi denez, eraikin moderno bat sortuko da, bulego nagusiak eta zerbitzuak, eta industria-jardueretako kudeaketa, sostengu eta laguntza sailak biltzeko.

Era berean, laneko osasun zerbitzuak handitu, pertsonen instalazio barruko segurtasuna optimizatzen lagunduko duten aldagela berriak eraiki eta esparru handiagoa emango zaio egungo aparkalekuari.

Aurreikusitako aldaketei esker, inguruko monumentu-multzoaren integrazioa hobetuko da, balio historikoa duten Muñatoizko Jauregia eta Salazar Dorrea bezalako eraikinen arteko harmoniaren mesedetan.