CGI Kogenerazio unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, uztailak 12, goizean zehar, CGI Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, aurreko igandean aditzera eman zen bezalaxe.

Aldi berean geldiaraziko da Planta 2ko BL21 galdara, aurreikusia zegoen moduan.

Erabaki hauen berri eman zaie, honezkero, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.