Etorkizuneko erronka jarrera-kontua da, ez gaitasun-kontua

Andre Puñet, Petronorren kontseilari ordezkaria
“Aldaketak, berrikuntzak, digitalizazioak eta etorkizuneko erronkek burua irekita harrapatu behar gaituzte. Jarrera-kontua da, gaitasun-kontua baino”, adierazi du gaur goizean Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak, Guggenheim Museoko auditorioan antolatutako “Energia-eraginkortasuna eta iraunkortasuna. Industriaren erronka Euskadin” delako jardunaldian.

“Gaitasunak, teknologiak eta berrikuntza irekia salgai daude merkatuan. Baina gaitasuna baino garrantzitsuagoa da enpresarentzat eta Herriarentzat nolako jarreraz aurre egiten diegun aldaketei eta etorkizuneko erronkei”, nabarmendu du behin eta berriz Andreu Puñet-ek, elEconomista aldizkariak deitu duen jardunaldiaren barruan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren parte-hartzeaz batera.

Energia-eraginkortasunari dagokionez, Petronorren kontseilari ordezkariak argi utzi du “giltzarrizkoa dela, ez dela moda bat, bizirauteko premia baizik”. Horren harira, “iraunkortasuna Petronorren izaerari atxikita” dagoela esan du, eta ingurumen arloko zuzentarauak, zailtasunak izan beharrean, “lehiakortasuna areagotzeko pizgarriak” direla gaineratu du.

Etorkizuneko merkatuari begira, Andreu Puñet-en esanetan, Petronorren erronkak “bezeroek eskatzen digutenari lotuta daude , produktu eta zerbitzu energetikoetan nahiz mugikortasunean”.