Ona da Bizkaiko hondartza guztien kalitatea

La Arena hondartza
Bizkaiko hondartza denek, oro har, kalitate “ona” dute, eskaintzen dituzten dutxa, aldagela, komun, garbiketa, sorosle eta gainerako zerbitzu guztiei dagokienez, atzo bertan, hilak 14, egindako osasun-kontrolaren arabera. Euren arteko alderik handienak bainu eremuetako uraren kalitatearen gainekoak dira.

Muskiz-Zierbenako La Arena-koa eta Bizkaiko beste hamabost hondartzetako uraren kalitatea “bikaina” da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak atzo bertan egindako azken Bainu Eremuen kontrol sanitarioak adierazten duenez.

Ez da, ostera, “bikaina”, baina bai “ona”, honako lau honartzetako uraren kalitatea: Las Arenas (Getxo), Armintzekoalde (Lemoiz), Laida (itsasadarra) eta Arrigorri (Ondarroa). Horrez gainera, gutxienez uraren kalitatea “nahikoa” da Karraspio (Mendexako isasadarrean).