Petronorren zuzendari nagusi berria

Gaur, astelehenez, Petronorren jardunean hasi da Miguel Martín Gutierrez, Findegiaren zuzendaritza nagusiaz arduratzeko. Kargu-hartze hau Repsol Taldeak La Pampilla-n (Peru) duen findegiaren zuzendari nagusi gisa egin dituen hiru urteen buruan gertatu da.

Miguel Martín Gutierrez industria-ingeniaria da, Elektrizitatean espezializatutakoa, Zaragozako Industria-Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Era berean, Nafarroako Unibertsitateko IESE Business School-eko Zuzendaritza Garapenerako Programa egin zuen.

Repsolen 1990ean sartu zen, eta hainbat kargu izan ditu Taldearen hiru findegitan. Teknika zein zuzendaritza mailako erantzukizunez gainera, irakaskuntzan ere jardun du Repsolen Goi-Mailako Prestakuntza Zentroan (aurretik Energiaren Goi-Mailako Institutua izan zena).

Ongi etorri.