Tankiac-ek Petronorreko tangen barruko garbiketa berritu du

Produktu osoa berreskuratzeko aukera da Tankiak garatutako sistemaren alderdirik garrantzitsuena
Tankiac enpresak egiten du Petronorreko biltegiratze-tangen garbiketa, industria sektoreko ingurumen-jardunbiderik onenekin lerrokatuta dagoen teknologiarik berritzaileenaren laguntzaz. Ortuellako enpresa hau heldu da garbiketa industrialaren nazioarteko liderra izatera.

Produktu osoa berreskuratzeko aukera da Tankiac enpresak garatutako sistemaren alderdirik garrantzitsuena, beste sistema batzuek sorrarazi eta kanpoko kudeatzaile baimenduen tratamenduaz garbitu behar izaten diren hondakinak baztertuz.

Tankiac-ek Petronorren nahiz zenbait kontinentetako findegietan erabiltzen duen sistematika tangan dagoen petrolioaz baliatu ohi da lehenengo fasean garbiketa egiteko. Horren bidez, hidrokarburoaren tenperatura eta birzirkulazioaren abiadura areagotzea lortzen da, “barruko ihinztagailuen” laguntzaz ontziaren barrualdeko norabide guztietara zabalduz.

Bigarren fasean, antzeko sistematika aplikatzen da, baina petrolioaren ordez gasolioa erabiliz. Ondoren, erabilitako petrolioa berreskuratzen da, ohiko birprozesamendua egiteko, gainerako hondakinak ur beroaz kendu eta, amaitzeko, erabilitako ura findegiko ura arazteko sistemara igortzen da.

Adierazitako metodologiak garbiketa eraginkorra izango dela bermatzen du, kanpoko tratamendua beharko duen hondakinik sorrarazi gabe, industria sektoreko ingurumen-jardunbiderik onenekin bat eginda.