Ukabilak utzi eta arraunean hasi

Gabriel Moreno, Gallartakoa
Gabriel Moreno, Gallartakoa, izan da uztaileko zozketan kayak-ikastaroa irabazi duena. Bi lagunentzako ikastaroa, bi egunetan, Bilboko ibaian zehar. Emaztea izango du lagun, ez baitu beti emakumeak alferrik nahi izan piraguatan arraunean ikasi.

Gabriel eskarmentu handiko kirolaria da, nahiz uretan behintzat askorik ibili ez. Boxeolaria izan zen 11 urtez, eta ez nolanahikoa: 7 bider Euskadiko txapeldun eta 3 aldiz Espainiako txapeldun-ordeko.

Estreinako parte hartu omen du Petronorren hileroko zozketa honetan, bere semeak eraginda, hain zuzen ere, aurreko batean gaztea irabazle atera zenez gero. Asmatzen dakien familia, antza!