Abuztuko saria, Muskizen geratzen da

Jose Luis Alava, muskiztarra
Jose Luis Alava muskiztarra izan da abuztuko sariketaren irabazlea. Horretara, berak jasoko du Arcos de Quejanako hotelean bi lagunentzako gau-txartela, Deluxe afaria, pack erromantikoa logelan eta buffet gosaria biharamunean.

Jose Luis berak zein bere emazteak pozarren hartu dute saria. Izan ere, hilero parte hartzen dutenetakoak dira eta ez da sariren bat jaso duten aurrenengo aldia. Orain hurrengo ere Athletic-en partidarako bi sarrera lortu zituzten.

Esan beharrik ere ez, Jose Luis Athleticzale amorratua da eta, galdetuz gero zein sari-mota nahi lukeen berak Petronorrek zozkatzea, erantzuna ezin zehatzagoa da: San Mameseko VIP eremurako sarrerak.