“Energia kontzientziaz” hezkuntza-programaren edizio berria

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat
Repsol Fundazioak “Energia kontzientziaz” hezkuntza-programaren edizio berri bat deitu du, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei energia-baliabideen erabilera eraginkorragoa egiten irakasteko asmoz.

Irakasleen laguntzaz, ikasleek beren ikastetxeen auditoretza energetikoaren simulazioa egingo dute, eta horrela, keinu txikien bitartez energia-kontsumoen fakturetan aurrezten ikasiko dute.

Repsol Taldeko boluntarioek proiektu honetan izango duten parte-hartzea nabarmen daiteke, haiexek arduratuko baitira, ikasleekin batera, esperimentuak eta ariketa praktikoak aurrera ateratzeaz.

Ikastetxeak urriaren 9ra arte inskriba daitezke fundacionrepsol.com webguneko formularioaren bitartez, eta bertan, parte hartzeko baldintzak ere kontsulta ditzakete.