Energiak, garraioak eta industriak C02 isurien % 85,25 sortzen dute

Euskal Autonomia Erkidegoko CO2 isurien % 85,25 energia sektoreak (% 34,75), garraioak (% 29,50) eta industriak (% 21) eragiten dute. Gainerako %14,75 hondakinak birziklatu eta deuseztatzeko sektoreari (%4,75), etxebizitzei (% 4), nekazaritzari (% 3,5) eta zerbitzuei (% 2,5) dagozkie.

Energia-sektoreak sortutako emisioetan sartuta daude, barne-eskaria asetzea xede duen barruko zein kanpoko elektrizitate-ekoizpenari atxikitako isuriak, fintze-industriak eragindakoak, zentral elektrikoen barne-kontsumoak eta garraioan izandako galerak. Heren bat inguru (%11,7) Petronorrek sortutako isuriei dagokie.

Datu hauek 2015ekoak dira, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde-Plangintza eta Etxebizitza Saileko iturrien arabera.