Kogenerazio Unitateko turbinaren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, abuztuak 23, arratsaldean zehar, CG6 Kogenerazio unitatearen turbina gelditzeari ekingo zaiola, mantenu-lanak egin ahal izateko. Okerrik ez bada, bihar, abuztuak 24, arratsaldez, berriro ere abian jarriko da.

Erabaki hauen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.