La Arena hondartzako ura, “bikaina”

La Arena hondartza, olatuz gainezka
Atzo bertan, abuztuak 24, Bizkaiko bainu eremuen osasun-kontrolerako Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketak ziurtatzen du La Arena hondartzaren egoera ona dela eta bertako uraren kalitatea, berriz, bikaina.

Bizkaian aztertutako 21 hondartzen artean, hamalau kasutan, uraren osasun kalifikazioa “bikaina” da, eta higiene- zein osasun-baldintzak ere oso onak dira.
Uraren kalitatea ez da bikaina baina bai, ostera, “ona”, Las Arenas (Getxo), Armintzekoalde (Lemoiz), Laida (Ibarrangelu, itsasadarra), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa) hondartzetan.

Eta ona ere ez da, baina bai, gutxienez, “nahikoa” eta, horretara, bainatzeko bestekoa, Laidatxo (Mundaka) eta Karraspio (Mendexa, itsasadarra) hondartzetan.