Tenperatura altuek berriro geldiarazi dute Koke Plantaren konpresorea

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, arratsaldeko 16:01an, berriro geratu dela Koke Plantaren CK6 konpresorea, tenperatua altuek hainbat gune elektronikotan izan duten eraginaren ondorioz. Segurtasun-arauez, ohi baino gas-emari handiagoa kanporatu behar izan da 3. Zuzian zehar. Pare bat minututan kea sortu da. Geroztik, egoera egonkortu da, nahiz normalean baino gar gehiago agertarazi.

Koke Unitateak lanean jarraitu du eta ekoizpenak ez du batere etenik izan, karga murritzagoz diharduen arren. Okerrik ez bada, mantenu-zerbitzuek indarrean jarri ahal izango dute berriro ere konpresorea, gaur arratsaldeko 17:30:00etarako.

Tamalez, atzo arratsaldean izandako matxura ez berbera baina bai pareko jazo denez gaur arratsaldean ere, Petronorrek barkamena eskatu nahi die azken 24 orduotan birritan gertatutako geldialdien eragozpenak jasan behar izan dituztenei.

Gertatuaren berri eman zaio SOS Deiaki zein Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari.

Oharra: Honezkero konpresorea lanean ari da berriro ere, eta egoera normaldua.