Zierbenak arraun-harrobia nahi du suspertu

Zierbenako Udalak Zierbena Harrobia izeneko egitasmoa jarri du indarrean kirol-jarduera sustatzeko eta, zentzu honetan, ituna sinatu du Zierbena Arraun Elkartearekin harrobia suspertzeko.

Hitzarmena suertatu da Zierbenako trainerua sekulako denboraldia egiten ari den unean, ez baita alferrik irmo asko agertzen, bosgarren, Eusko Label Ligaren sailkapen nagusian, aspaldidanik izar distiratsu diren Bermeo, Hondarribia, Orio eta Sestaoko traineruen ostean.

Izan ere, Zierbenak 1500 biztanle besterik ez ditu eta, batez beste, Kantauriko urrezko mailan lehiatzen ari diren herrien arteko txikiena da.

Nabarmena da, harrobia suspertzeko eta itsas-zaletasuna areagotzeko Zierbenako gazteriak duen zailtasuna, herrian bertan eskolarik ezean, Abanto, Muskiz, Ortuella eta Trapagarango ikastetxeetara joan behar dira-eta Zierbenako ikasleak.