Zierbenak Espainiako Traineru Txapelketaren finalean parte hartuko

Udaibai (19,52), Hondarribia (20,02), Zierbena (20,06) eta Orio (20,22) izango dira bihar, Castro Urdialesen, Espainiako Txapelketaren finalean parte hartuko duten lau arraun-taldeak.

Aipatutako lauak, Sestaoko Bizkaitarrarekin batera, izan dira erlojupeko lehen jardunaldian, gaur arratsaldean, lehiatu diren traineruak. Bost lehiakide, beraz, finaleko lau txartelez jabetzeko eta, azkenean, Kaiku izan da sailkatzerik izan ez duena, Oriok baino sei segundo gehiago egin ondoren.

Nabarmena, gero, Zierbenak lortutako hirugarren denborarik onena. Galipoek ziztu bizian jarraitzen dute. Ea ba, bihar zelan portatzen diren.